Zu zara nire zapaltzailea!
Oihanaren mutil-laguna atxilotuta dago mugimendu politiko baten militante izateagatik, inkomunikatuta, abokatu eta medikurik gabe. Jabi bizkartzainarekin bizi da, mehatxatuta eta beldurrez. Auzokideak dira. Eta gurutzatzen direnean mespretxu begirada botatzen diote elkarri. Jabik ezin du jasan Oihanaren bikotearen argazkiak kalean ikustea, ez du ulertu nahi, ez da justua eta kitto. Oihana isildua eta iraindua sentitzen da, badaki Jabirentzat legezkoa dela bere bikotearen egoera, eta min ematen dio, amorrua. Biak zapalduak… eta elkarren zapaltzaileak?
Zapaldu/zapaltzaile ereduak Paulo Freire pedagogo brasildarrari zor dizkiogu, hezkuntza askatzaile bat sortu zuena zapalduek binomio hau gaindi dezaten. Bere garaian, noski, oso argi zegoen: landatarra/jauntxoa, ikaslea/polizia, langilea/ugazaba… Baina hemen eta orain? Pedagogia hau antzerkira eraman zuen Augusto Boalek erantzun zion galdera honi: hemen (Europan esan genezake), zapaltzailea barruan dugu. “Buru barruko polizia” izena jarri zion. Gizenak gaudela esaten digu, inorekin ez fidatzeko, min emango digutela, beldurra sartzen digu, berekoikeriaz jokatu behar dela esaten digu irentsi ez gaitzaten…
Jabiren zapaltzailea Oihana al da, eta alderantziz? Edo belarrietan tapoiak jartzen dizkigun barruko polizia hori da? Bihotza hozten diguna, itsutzen gaituena? Hitz bitan, nor da benetako etsaia?
Arazoak ez dira pertsonak, barruan ditugun zapaltzaile horiek baizik. “Zu zara nire arazoa!” arrazoibidea gainditu behar dugu, eta “zapaltzen zaituen hori da nire arazoa” esaten hasi. Are gehiago, “zapaltzen zaituen hori gaindituko dugu elkarrekin, ni ere zapaltzen nauelako” adierazi beharko genuke. Utopikoa? Utopikoa horrela jarraitzea litzateke, mina eta amorrua etengabe elikatuz, irteerarik gabeko bide ilun honetan noraezean ibiliz, estropezuka.
Lehendakariak, torturatzaileak, militanteak, okindegikoak, kazetariak, Oihanak, Jabik… denok dugu gure zapaltzailea barruan sustraituta. Eta eginarazten digunaren erantzule gara “buru barruko polizia” hori deuseztatzen ez dugun heinean. Aska gaitezen, behingoz, bestea etsai bezala ikusarazten dizkigun kateetatik.


















Jabi eta ohianaren arteko dezbetizasun batzuk daude.
14.02.2010(19:26)Batek estatu baten errepresioa jasotzen du.Kartzelaratuata dago bere etxetik milaka kilometrotara eta bere aukera politikoa debekatuta dago.
Bestea lege faxista baten erresponsablea da.Bere auzokiadea kartzelatua eta besteen torturen babeslea da eta estatuaren izenenan egiten du guzti hau. .Seguruenik kanpotik etorritako indar militarren aldekoa da eta gainera bere auzokideen askatasuna ez zaio axola.
Hitz politeneta demagogiatik aparte zeozer egin behar dugu politikoki eta ez lorren artea ametz egite bakarrik.
Oso testu ona. Argi pixkat bilatu behar da.
15.02.2010(1:58)Argia bilatzen jarraitu behar da , jakina .Eta gutxi barru horren aukera garbiagoa izango da.
15.02.2010(13:22)baina iluntasuna ere badago.Gaur bertan Bilboko gazte bat inkomunikatuta dago.Bere familiak ez daki ezer,bakarrik Gipuzkoako hospital batean(ez dakite non) egon dela.Asteburu honetan euskal 734 fanmiliak eundaka mila kilometro egin behar izan dituzte euren senideak ikusteko.Pasa den astean 7 Ondarrutar torturatual izan ziren.Guzti honel samina , eta zergatik ez esa, gorrotoa ere sortarazten du euskla gizartean.Etya gorroto honek indar gehiago hartzen du politiko zein komunikabideen ixiltazunagatik