Euskarak ez duela gatazkarekin zerikusirik
2010.03.09 (10:04 am)Euskarak ez duela arazorik. Nor berari erosoen zaion hizkuntzan hitz egin behar dela. Nire ingurunean jaso ditudan jarrera hauek eraman naute honako gogoeta hauek egitera. Banan-banan honako esaldiei erantzutea nahiko nuke.
- Euskarak ez duela gatazkarekin zerikusirik?
Sanzek eta bere lagunek, PP, PSOE eta beste batzuek zergatik dutela uste duzue horrelako interesa euskarari oztopoak jartzeko? Ez al gara kontratu azken aldi hnonetan zein gai bereganatu nahi izan dituen PPk? Hizkuntza hezkuntza, hedabideak… Hizkuntzarekin zerikusia duten guztiak. Euskara indartzeagatik edo suntsitzeagatik? Hauek guk euskaldunok baino balio handiagoa ematen diote euskarari; bait baitakite Euskal Herriari nortasuna, naziotasuna ematen dion bereizgarri nagusia euskara dela. Pentsa honek gatazkarekin zerikusirik duen ala ez; euskara suntsituz gero ez dago Euskal Herririk; orduan kitto euskal arazoa.
Guk, aldiz, euskaldunok, ez diogu duen baliorik ematen euskarari; halako “edukazioa” jaso dugulako edo nonbait. Erdaldunen aurrean euskaraz egitea ez da “edukaziozkoa”; makurtzen irakatsi zaigu, eta guk, inolako zalantzarik gabe, bete-betean onartu dugu makurketa hau. Hau da gure miseria, geu konbentzituta menpeko izan behar dugula!
- Euskarak ez duela arazorik?
Euskal Herriko zein tokitan bizi daiteke euskaraz? Ba al da tokiren bat erdaraz bizi ez daitekeenik? Gutxienez bi hizkuntza horiek, Euskal Herri osoan, maila berara iritsi arte euskara gatazkan dago nire ustez.
- Nor berari erosoen zaion hizkuntzan hitz egin behar dela?
Jarrera honekin lehenean gaude; ia euskaldun guztioi erosoago zaigu erdaldunen aurrean erderaz egitea. Nire ustez, euskaldunok alegindu behar dugu beti euskaraz egiten; komeni da erdaldunak konturatzea haiengatik egiten dugula erdaraz.
Ona izango litzateke, alde edo aurka, gaiaz kezka dutenen artean iritzi trukaketa batzuk egitea.






