bannerbanner



Madrilerako bidai baten kronika

2010.03.26 (3:52 pm)

Maialen Lizarralde, Lokarri

Atzo, osteguna martxoak 25, Lokarriren ordezkari-talde batek Madrilera bidaiatu zuen Ezker Abertzaleko buruen askatasuna eskatzeko 2.896 sinadurekin, Auzitegi Nazionalean eta espainiar Gobernuan uzteko, eta baita Arnaldo Otegiri gutun bat emateko ere kanpainaren inguruan informatuz.

Lau orduko errepide bidaia egin ondoren Auzitegi Nazionalera iritsi ginen, eta han zeuden Madrilgo Lokarriren kideak, zain. Eskaerak aurkeztu genituen 5. Instrukzioko Epaitegian, zorionez azalpen gehiegi eman behar gabe, eta papera zigilatuta La Moncloa aldera abiatu ginen. Erregistrotik eskaera zigilatuta atera ginen hemen ere, eta bazkaltzeko geldialdia eginda, Arnaldo Otegi espetxeratuta dagoen Navalcarneroko presondegira joan ginen. Asmoa gutun bat helaraztea zen kanpainaren inguruan informatuz, baina autoritateek ez zuten hartzea onartu, gutunak Correos bidez soilik bidali daitezkela esanez.

Hiru etapak burututa, Ezker Abertzaleko buruentzako eskaera izenpetu zuten 2.896 pertsonekin hartutako konpromisoa betetzat eman genuen, non oinarrizko askatasun demokratikoen errespetua eta beren estrategia aukera beretan garatzeko oztopoak etetea eskatzen dugun. Orain bizi dugun momentuak hala izatea exijitzen du, bakea posible izango den egoera eraikitzaile bateruntz aurrera egin ahal izateko.

Askatasuna Ezker Abertzale tradizionaleko buruentzat

2010.02.15 (1:16 pm)

Joan zen urriaren 13an Baltasar Garzon epaileak Ezker Abertzale tradizionaleko hainbat buru nabermen atxilotzea agindu zuen, Arnaldo Otegi eta Rafa Diez kasu. Berriki adierazi die beren auzipetzea. Era berean, orain dela bi urte baino gehiago espetxeratutako Batasunako buru batzueri fidantzapeko askatasuna ezarri zaie ekintza politikoetan parte hartzeko debeku zehatzarekin.

Egoera honetan, Lokarrik beren askatasuna eskatzeko kanpaina bat abian jarri du helburu bikoitzarekin: 1) Ezker Abertzale tradizionaleko buruen eta sektore politiko honen osotasunaren oinarrizko askatasun demokratikoen errespetua exijitzea eta 2) oztopo guztiak gelditzeko aldarrikatzea estrategia politiko berri bat defini ahal dezaten.

Auzitegi Nazionala eta euskal eta espainiar gobernuei zuzendutako eskaeraren testua Lokarriren orrian sinatu daiteke.

Lagundu kanpaina zabaltzen.

Kanpaina zabaltzen lagundu nahi baduzu, hainbat aukera eskaintzen dizkizugu:

- Twitter eta Facebook bezalako sare sozialetan elkarbanatu ekimenaren esteka.

- Ekimena izenpentzeko formularioa sar dezakezu zure blogean. Html kodea ematen dizuegu.

- Kanpainaren banner-a sartu zure blogean. Orri honen goiko aldean aurkituko duzu.

- Idatzi zuenean euskal eta espainiar gobernuen Twitter profilei.