bannerbanner



Giza Eskubideen aldeko etika

2010.02.03 (11:36 am) – Filed under: Egileak ::

Iñigo Lamarca Iturbe, Arartekoa
Iñigo Lamarca, Arartekoa

Urteak eta urteak daramagu zenbait kontzepturen inguruan jira-bueltaka, eta dagoeneko ez dakit zorabiatuta ote gauden baina ziur nago bizitzan nahiz gizartekintzan aurrera egiteko beharrezkoak diren ideiei dagokienean berrikuntzarik ez dela egon aspaldi honetan, eta horrek desasosegua eta paralisia dakartza berarekin.

Bakea, indarkeria terrorista edo politikoa, normalizazio politikoa, gatazka politikoa… Konturatzen bagara politika edo politikoa dira euskal gizartearen edo herriaren arazo nagusienez jarduten dugunean gehien errepikatzen diren hitzak. Zalantzarik ez daukat politikak bere lekua izan behar duela aipatutako gaiei dagokienean baina badago horren gainetik, edo, hobeki esan, aurretik jarri beharko genukeen kontzeptu bat: giza eskubideen aldeko etika.

Tengo la impresión de que cuando mencionamos la palabra ética no sabemos bien de qué hablamos o de qué hablar. Es una palabra que suena bonita pero no sabemos dotarla de contenido, ni siquiera muchas veces de significado. Son cosas de filósofos o de curas –afirmarán muchos.

El fundamento principal de las democracias son los derechos humanos hasta el punto de que sin un sistema sólido de derechos humanos las democracias se vaciarían de contenido y devendrían en un mero nominalismo. Y para que los derechos humanos gocen de buena salud no basta con que el ordenamiento jurídico los proteja. Es imprescindible que contemos con un sistema eficaz de garantías y de protección, y que trabajemos permanentemente para fortalecer y alimentar una ética de respeto a los derechos humanos.

Dejemos las garantías para otro día para subrayar la importancia de la ética. Hablar de ética es hablar de valores, es decir de ideas, de actitudes y de comportamientos. Una ética a favor de lo que constituye el pilar principal de la democracia, los derechos humanos, implica necesariamente situar el respeto al derecho a la vida, a la libertad, a la dignidad de la persona humana, a la integridad física y moral etc. como el valor fundamental de nuestro pensamiento y de nuestro comportamieno; también, por consiguiente, de nuestras relaciones, de nuestro quehacer diario, de la convivencia, de la acción política…Y, por tanto, deberíamos considerarla como premisa necesaria e ineludible del debate en torno a las grandes cuestiones a las que aludía al principio de este comentario.

Zabaldu:
  • Twitter
  • Facebook
  • Meneame
  • del.icio.us
  • Google Bookmarks
  • email
  • FriendFeed
  • Bitacoras.com
  • RSS
(2 votes, average: 4,50 out of 5)

3 Responses

  1. Maialen Lizarra:

    Guztiz ados. Etikaren esanahia hutsik geratu da, agian ustezko posmodernitate honen erreferentzia gabeziak direla eta. Dena da zilegi.

    Eta etika lausotu hau gizartearen esparru guztietara zabaltzen da, indarkeria estruktural eta kulturalez josita gaude, uneoro daude etika lausotzen dizkiguten mezuak, berriak, iragarkiak, pelikulak, guraso baten zaplastekoa, kide baten mespretxua…

    Horregatik da hain garrantzitsua hezkuntza, formala, ez-formala eta informala, bakearen kontzepzio aktibo batekin bete dadin “etika” hitza, geure jarrerekin hasita eman dezagun eredua.

    Bide batez, zorionak zure estreinaldiarengatik!

      Add rating 5  Subtract rating 0  


  2. Ugarte:

    Giza eskubideekin zer ikusi zuzena dutelakoan, bi salaketa egin nahi ditut:

    Bat. Ondarroako atxiloketekin lotuta, haien izenak lehen unetik jakin izan ditugu prentsaz, irratiz, telebistaz… Ziurtzat jo dute komando bateko partaide zirela. Baina beste atxiloketa batzuk daudenean, jenero indarkeriagatik edo droga trafikoagatik, inizialak bakarrik ematen dizkigute.

    Bi. Ondarroako atxilotuetako batzuek kolpeak eta mehatxuak jaso eta haluzinazioak eragin dizkietela salatu dute. Atxiloketa denboran ertzaintzak tratu txarren kontrako protokoloa onartua duela entzun dugu; bestetik, NBEtik gaitzesten duten inkomunikazio aldia aplikatzen jarraitzen dute, inolako kontrolik gabe, dirudienez. Noiz arte jarraituko dugu horrela?

      Add rating 0  Subtract rating 0  


  3. Ibon:

    Konforme biekin.
    Indarkeriazko jarrera edo portaera batzuen kontra etika lau haizeetara zabaltzen duen pertsona publiko askok etikaren kontzepzio oso estua darabil. Estua, eta interesatua. “Etika=nire pentsatzeko era” ekuazioa zabaldu nahirik gizartean.
    Gogoan ditut hamarkada hasierako printzipio etikoen garai haiek: indarkeriarik ez, giza eskubide guztiak guztiontzat… gaur, egunerokoan faltan botatzen ditut: atentatu (edo saiakera) bat dagoenean, atxilotuak de facto errudun jotzen dituztenean, gartzelaldi prebentiboa erabat arbitrarioki darabiltenean, poliziak amonatxo bat lurrera botatzen duenean, … non dago etika… non dago etika!!!

      Add rating 0  Subtract rating 0  


Utzi iruzkina
(All comments are moderated before they appear on the site.)