Bake prozesuari bai
Gobernuaren erantzun egokia
Martxoaren 29an, gatazkak konpontzen adituak diren 20 eragilek sostengatutako “Bruselasko adierazpena” aurkeztu zuen Brian Currinek, zeinak bake prozesu baterako atea zabaltzeko ahalmena duen:
“Ongietorria eman nahi diegu bere helburu politikoak lortzeko Ezker Abertzaleak proposaturiko urratsei eta publiko egin duen konpromisoari «soilik bide politikoak eta demokratikoekin» eta «indarkeria ezarekin». Gure goraipamena merezi dute. Bete-betean gauzatuta, Europako azken gatazkari amaiera emateko oinarrizko urratsa izan daiteke konpromiso hau. Gogoan hartzen dugu datozen hilabeteek bide eman diezaioketela egoera berri bati, zeinetan bakean, demokrazian eta indarkeria-ezan oinarrituriko baliabideekiko konpromisoa errealitate atzeraezina izango litzateken. Horregatik, konpromiso hau sostengatzera deitzen diogu ETAri, su-eten iraunkorra eta erabat egiaztagarria iragarriz. Halako adierazpenak, espainiar gobernuaren erantzun egokia jasota, ahalbidetuko luke ahalegin politiko berriek eta demokratikoek aurrera egitea, desadostasunak konpontzea eta bake iraunkorra lortzea”.
Nazioarteko eragileek emandako sostenguari gizartearena batuz ezinbesteko diren pauso horiek ematen lagun dezakegu. Beste aukera batek porro egiten utzi behar al dugu?
Zuk ere argi esan diezaiokezu ETAri su-eten iraunkorra eta erabat egiaztagarria iragarri behar duela. Zuk ere eska diezaiokezu Gobernuari erantzun egokia ematea.
Eman zure sostengua Bruselako Adierazpenari

















(All comments are moderated before they appear on the site.)