

H@ritu aldizkaria
- H@ritu 38
Besteak beste, honako edukiak biltzen ditu Lokarriren aldizkariaren zenbaki honek: urte bukaera bizi honi buruzko erreportajea, Aieteko Nazioarteko Konferentziatik hasita Berradiskidetza Sozialerako Gune Irekiraino; Berradiskidetza sozialaren eta elkarrizketaren inguruan Ipar Irlandako gizarteak duen esperientzia ezagutzeko Euskal gizarteko sentsibilitate politiko ezberdinetako ordezkari gazteek egindako bidaiaren nondik-norakoak, eta Argia aldizkariko zuzendari Xabier Letonak blog honetarako idatzitako iritzi artikulua.
- H@ritu 38 aurrerapena (elkarrizketa biktimekin eta gizarte ehunaren berreraikuntzarekin lotutako gaietan aditua den Carlos Martín Beristaini)
- H@ritu 37
- H@ritu 36
Zenbaki honetan, besteak beste, honako edukiak jasotzen ditu aldizkariak: Sortu-ren legeztapenari buruz gizarteko alor ezberdinetako hainbat izen esanguratsuk (Carlos Taibo, Pello Zabala, Rafaela Romero, Antton Lafont, Jabier Muguruza, Alain Coloma, Teresa Aguiló, Mikel Arana, Arantza Fernández de Garayalde, Txema Ramírez de la Piscina, Mikel Urdangarin, Jon Maia) duten iritzia; Bakeranzko prozesuan jazotako azken gertakariak (Sortu alderdiaren estatutuen aurkezpena, “Bakerantz, legalizazioa manifestazioa, Harremanetarako Nazioarteko Taldearen lan-plangintza); Nazioarteko bitartekariek Euskal Herrian egindako lana erakusten duen “Pluja seca” dokumentalari buruzko informazioa; “Los procesos de paz en el País Vasco e Irlanda del Norte eta un enfoque comparado” izenburupean Gorka Espiauk egindako azterketa lanaren laburpena; Roberto Cachok Lokarriren blog honetarako idatzitako post-a.
- H@ritu 35
- H@ritu 34
- H@ritu 33
H@rituren 33. zenbakiak, besteak beste, honako edukiak biltzen ditu: “Bruselako Adierazpenari” sostengua emateko Lokarriren kanpainari buruzko informazioa; egindako “Solasaldiak II. Hiri desobeditzailea” jardunaldien deskribapena, indarkeriaren deslegitimazioa gaiari buruzko agiria, Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko Eusko Jaurlaritzaren Plana; “Loiolako hegiak” liburuaren egile Imanol Muruari egindako elkarrizketa.
- H@ritu 32
H@ritu-ren 32. zenbakia aurkezten dizugu, online formatuan lehendabizikoa. Beste eduki batzuen artean, zenbaki honek eskaintzen ditu: elkarrizketa “Egunkaria” auzian auzipetu Txema Auzmendiri; Lokarrik bultzaturiko Bake Prozesuaren Behatoki Sozialaren azken toxstena; Ezker Abertzaleko buruen askatasuna eskatzeko Lokarrik abiaturiko kanpainaren nondik-norakoak; Bakeprozesua.org blog berriari buruzko informazioa eta elkarrizketa euskal gatazkari buruzko hausnarketa bultzatzen duen Demagun herritar erakundeari.
- Haritu 31
Harituren 31. zenbakiak, besteak beste, honakoak biltzen ditu: Lokarriko koordinatzaile Paul Riosi egindako elkarrizketa Herritarren Sareak proposaturiko alternatibaz bakerako prozesuaren egoera suspertzeko; aldizkariaren egungo zuzendariaren eta zuzendari ohien arteko solasaldia Harituren gainean, eta azalpen hitzak Haritu paperean argitaratzeari utzi eta proiektu informatiko berrien alde apustu egiteko erabakiaz. Irakurtzeko, klikatu aldizkariaren azalaren gainean.
- Haritu 30
Zenbaki honetan, Haritu aldizkariak eskaintzen dizkizu: pasa den ekainean hauteskunde presidentzialak izan eta gero Iranek bizi duen gatazkari buruzko erreportajea; Hasier Etxeberria eta Harkaitz Cano idazleei batera egindako elkarrizketa euskal gatazkaren eta literaturaren harremanari buruz; Politika 2.0ri buruzko erreportajea; adiskidetze gaian aditua den Galo Bilbaori egindako elkarrizketa eta Pedro Urquijo hezitzailearen iritzi-artikulua, ohiko atalez gain.
- Haritu 29
Preso eta atxiloturik dauden pertsonen giza eskubideen egoerari buruzko gaiak jorratzen ditu zenbaki honek. 2012rako aurreikusita dagoen espetxeen eraikuntza plangintzari buruzko erreportajea, Julen Arzuaga (Giza Eskubideen Behatokia) eta Txarly Martinez de Bujandari (Arabako Espetxe Pastorla) egindako elkarrizketa eta SOS Arrazakeria-ko Mikel Mazkiaran kideari egindakoa irakur daitezke. Nazioarteko sailean, Guatemalako krisi instituzionalari eskaini zaio arreta. Lokarrik Gasteizen egindako “Itxialdia” ekimenaren ondorioak ere aurkezten dira. Gainera, Hasier Larretxea idazlearen olerkiak jasotzen ditu Harituk aurrenekoz.
- Haritu 28
Xabier Lapitz eta Gorka Landaburu kazetariek hedabideen eta euskal gatazkaren arteko harremana dute mintzagai zenbaki honetan (solasaldiaren zati bat bideoan ikus daiteke). Gai berari buruzko EHUko irakasle eta kazetari Txema Ramirez de la Piscinaren iritzi artikulua, Lokarrik Bilbon egindako “Itxialdia” ekimenari buruzko erreportajea eta Hasier Larretxea poeta gazteari bere “Azken bala/La última bala” liburuaren harira egindako elkarrizketa dira 28. zenbakiaren beste osagaietako batzuk.












