bannerbanner



User profile

Status:
Name: marializardi
Nickname: marializardi
Member since: 2009-09-22 08:15:29
Website URL:
About me:

Facebook profile
 

User comments

Nola baloratzen duzu Ezker Abertzalearen dokumentua?

Ez nuke esango nik, Mikel Aranaren eta beste batzuen usteari kontrajarriz, puntu beran gaudenik. Gurpilak mugimendu zeinuak ditu aurrera egiteko. Prozesu demokratikoa ETAren jardun armaturik gabe planteatzen dela eman du jakitera gaur bertan Rufi Etxeberriak Pello Urzelai kazetariarekin izandako elkarrizketa batean. Zeinu adierazgarria ez bada hori…? ETAko kupularen erabakietatik aldentzeko tenore onean direla ematen du. Ulertzen zaituztet, halere, indarkeriazko kiribiletik ateratzeko azkenaldian sumatzen diren iragarpenekin mesfidati agertzen zareten guztiak ere. Nahikotxotan jo bagaitu etsipenak behin eta berriz porrotak ikusirik. Mesfidantza hori gainditzeko bermeak beharko dira orain. Berme egiaztagarriak. Denen aldetik. Gobernuarengandik, prozesu demokratikoa ez trabatzea izan behar baitu bere zeregina. Ezker Abertzalearengandik, ausarta izan behar du, ETAren mandatuarekiko autonomo. Eta herritarrongandik ere bai. Asko dugu, nahi badugu eta ahalegintzen bagara, behingoz bakera gida gaitzakeen prozesuan laguntzeko.

Tribuak eta beste

Ados, arras. Ezberdin izateak, gure artean aldeak egoteak ez du bereizgarri kaltegarria izan behar. Heterogenitatea=joritasuna