“Beti aurrera, Iko!”
2010.10.28 (12:18 pm)
Egun gris batean ezagutu zintudan. GaztEHerria osatzeko lan horretan, eragile desberdinak elkartu ginen sala horretan.
Egunak eta asteak pasatu dira. Duela bi aste Bruselan egon ginen. Ez ziren nire egun hoberenak izan: nekatua nengoen eta nolabait ere, gure patuaren jakinaren gainean egonik, tristezia ere sentitzen nuen. Gure patua. Hara joan ginenean jakin bagenekien beste behin ere euskal gazteria kolpatua izango zela. Eta gure erantzunkizunahorren inguruan genuen kezka Bruselara eramatea zen. GaztEHerriak erantzunkizun hori zuen eta hara joan ginen guztiok euskal gazteriaren boza zabaltzea.
Eta ez bakarrik kezka. Egun gutxi batzuk lehenago, “Gernikako akordioa” sinatzaile bezala Gernikan egon ginen GaztEHerriko eragileak eta bozeramailea. Beste behin ere, ohi bezala, denok elkar, denok pozik, jakin bagenekien “Gernikako akordioaren” funtsaren zati garrantzitsua gazteok hilabete hauetan egin dugun lanarengatik izan zela. Eta sinatu genuen. Banaka altxa, eta sinatzea joan ginen. Zuk, Ikoitz Arrese, Ikasle Abertzaleakeko buru bezala, altxatu zinen beste behin ere sinatzeko.
Eta akordio horrekin besapean aste batzuetara Bruselan Euskal Herrian bizi genuen garai berriaren notizia eman zenuen zure ahotsarekin Flandiarreko eta Europako parlamentuko kideei.
Bidai horretatik bi aste pasatu dira. Azkenengo aldiz, aurreko ostegun gauean ikusi zintudan. “Gernikako akordioa” gizarteratzeko sortu den taldeko bileratik atera zinen. Beti bezain alai, animoso, ezagutu zintudanetik erakutsitako lan prestutasunarekin: “Carrere, hitzegingo”, “Bai, bilera bat egin beharko dugu hurrengo astera begira”… “Animo!”, “Beti aurrera, Iko!”. Horrela gelditu zen gure azkenengo agurra.
Orain, egun horretatik aurrera ia astebete pasatu da. Tsunami baten moduan, zure askatasuna zapuztu eta duela egun batzuetako oroitzapenen zatiak gelditu zaizkigu gure taldeko partaideetan. Egunez egun, inkomunikatua egon zaren egun hauetan, zure notiziak itxoiten egon gara. Zure askatasuna biziki eskatu dugu.
Tsunamiak bailira, notiziak datoz, pasatzen dira, jendeak bere iritziak ematen ditu, beste batzuk ez dute operazio polizial honen garrantzia antzematen … Baina emozio asko sortu dira nire barrenean; hilabete hauetan egindako bilerak, lanak ez dira ezerezean geldituko, eta edonon zaudela ere, zurekin hasitako lana aurrera jarraituko du. Zuk honetan sinesten zenuen, marko berri baten lanketan geunden, eta hamaika alditan ilusioa eta garai berri baten lanketa ezinbestekoa zela entzun genuen zure ahotik irtetzen.
Zor dizugu lan hau, eta horretan buru- belarri jardungo dugu. Lagun, beti aurrera egingo dugu zuk askatu arte!!









